Hona hemen bizitzako une garrantzitsu bati dagokion irudia. Orain arte ez da horrelakorik lortu, horregatik oso interesgarria iruditu zait ondorengo artikulua. Urte batzuren buruan, amek horrelakoak lortzeko aukera izango dutelakoan nago, haurra amaren sabelean dagoenetik erresonantzia bidez irudia izatea ikaragarria iruditzen zait. Hurrengokoa irakurtzea gomendatzen dizuet.
| Berlingo Charité Ospitaleko eta Medikuntza Fakultateko ikertzaileek erditze bati jarraipena egin diote, erresonantzia magnetiko bidezko irudigintza erabiliz. Halako zerbait lortzen den lehen aldia da, eta, horretarako, Philips etxearen eskaner berezi bat erabili behar izan dute, amak nahikoa leku zuela eta eroso zegoela bermatzeko. Hain zuzen, bi urte behar izan ditu taldeak eskaner hori garatzeko. Hala, haurrak erditze-kanala zeharkatzean egiten dituen mugimenduak, haren bihotz-taupadak eta amaren pelbisa ikusi dituzte, prozesu osoan zehar eta xehetasun guztiekin. Helburu nagusia prozesua ondo ezagutzea da, jakiteko zergatik egin behar izaten diren hainbeste zesarea. Izan ere, OMEren arabera zesarea-tasak % 15 baino txikiagoa izan beharko balu ere, leku askotan gainditu egiten da tasa hori. Adibidez, EAEko ospitale publikoetan % 13,23 da, eta, pribatuetan, berriz, % 29,6.
Irudia: Charité Ospitalea |
|
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario