jueves, 25 de noviembre de 2010

FARMAZIA HANDIENA EZ DA SEGURUA

Gaur egun interneten erabilera guztiz hedatuta dago mundu osoan. Klik bat besterik ez dugu behar lagunekin hitz egiteko, komunikatzeko edota salerosketak egiteko. Ondorengo artikulua interneten saltzen diren botika eta pilulen ingurukoa da. Salmenta hau ez da batere fidagarria, gai interesgarria iruditu zaidanez gero, artikulua irakurtzea gomendatzen dizuet.



botikak2.jpg

Internet da farmaziarik handiena. Ohiko farmazietan saltzen diren botika guztiak ditu, eta haietan erosi ezin direnak ere bai. Hori bai, botikak Internet bidez erostea ez da batere segurua. Hain zuzen, ikerketa baten arabera, sarean saltzen diren hiru botikatik bi faltsuak dira, Interneteko farmazien % 95,6 ilegalak dira, eta hamarretik bederatzietan ez diote errezetarik eskatzen erosleari.
 

 
Europan saltzen diren sendagaien segurtasunaz arduratzen den elkarteak egin du ikerketa hori, eta datu gehiago ere jakinarazi ditu. Adibidez, zer botika eskaintzen dituzten Interneten. Batez ere, gaitz zabalduenak sendatzeko botikak daude Interneteko erakusleihoan, salduenen nahiz garestienen kopiekin batera. Argaltzeko produktuak, zutitzearen disfuntzioak tratatzeko sendagaiak eta ilea erortzearen aurkakoak dira gehienak, baita minbiziaren aurkakoak ere, depresioaren eta buruko beste gaixotasun batzuen aurkakoak, zirkulazio-aparatuarekin zerikusia dutenak...

Gehien bat, gaixotasuna isilean gorde nahi dutenek jotzen dute Internetera sendagai bila. Horrek ondorio larriak ekar diezazkieke, ordea. Izan ere, botika faltsu askok ez dute konposatu aktiborik izaten -hau da, ez dute sendatzen duen ezer-, edo ez dute behar duten dosian izaten. Kasu batzuetan, osagai toxikoak dituzte, edo ez dira kondizio egokietan gordeta egon, eta, beraz, osasunerako kaltegarriak izan daitezke.



Horren erakusle da Selena Walrond gazte britainiarraren kasuak. Duela bi urte hil zen, 26 urterekin, Interneten erositako botika bat hartzeagatik. Hain juxtu, Estatu Batuetan zein Europan saltzea debekatuta dagoen konposatu bat erosi zuen, dinitrofenola. Kulturistek eta atletek hartzen dute, pisua galtzeko, eta neskak ere helburu hori zuen. Hala, gomendatutako dosiaren halako bost hartu zuen. Hurrengo egunean hil zen, bihotzekoak emanda.

Osasun-arduradunek ez dute zalantzarik: Interneten errazagoa den arren, hobe sendagaiak medikuaren errezetarekin eta farmazietan erostea. Seguruagoa, behintzat, bada.

miércoles, 24 de noviembre de 2010

Aloe Vera


Aloe Vera propietate osasungarriak dituen landarea da. Gaur egun bere erabilpena oso arrunta da, baina hurrengo artikuluan irakurri daitekeen bezala, aloe vera aintzinarotik oso ezaguna da, eta bere ezaugarrien berri gure arbasoek ere bazeukaten. Erredurak zein beste zauri asko arintzen dituenez, interesgarria iruditu zait ondorengo testua:
Aloe Vera
Ya se la nombraba tanto en el Antiguo como en el Nuevo Testamento, por eso recibió el nombre de planta bíblica y en época de los romanos era utilizado el gel que se extraía de sus hojas.
Llamada en el antiguo Egipto como la planta de la inmortalidad, llega a nuestros días ganándose un lugar importante dentro de los tratamientos naturales,  las llamadas terapias alternativas.
Numerosas investigaciones científicas avalan sus beneficios curativos, cosméticos y alimenticios.
Existen en el mercado una enorme cantidad de productos derivados del Aloe Vera, planta originaria de África, lo que hizo posible su utilización en forma masiva.
Perteneciente a las liláceas, crece en regiones secas de África, Asia, Europa y América. Sin embargo existen sólo cuatro tipos que son utilizadas por su valor nutricional y de esas cuatro la Aloe Barbadensis Miller es la que más se aprovecha tanto en la industria alimenticia como de cosméticos.
Es la parte central de la hoja lo que se utiliza para realizar aplicaciones, el gel empleado para tratar desde pequeñas heridas hasta quemaduras de sol.
El Aloe Vera es utilizado para el tratamiento de múltiples problemas:
  • Usos Externos:
    • Quemaduras
    • Heridas
    • Cortes
    • Alergias
    • Dolores musculares
    • Artritis
    • Hongos
    • Alergias
    • Rejuvenecimiento de la Piel
    • Manchas de sol
  • Usos Internos:
    • Reconstituyente
    • Mal Aliento
    • Problemas de estómago
    • Depurativo
    • Ulceras gástricas
    • Asma

Beraz, hau guztia kontuan izanik, propietate osasungarriak dituen landarea dela esan dezakegu, horregatik etxean edukitzea ez litzateke batere gaizki egongo. 


miércoles, 17 de noviembre de 2010