jueves, 6 de enero de 2011

BIRIKA, TXIP BATEAN





Goiko irudian ikus daitekeena txanpon baten neurriko gailu berri bat da, biriketako aire-zakuen eta kapilarren arteko muga imitatzen duena. Ikertzaileentzat lagungarria izan liteke birika-ehunak nola aldatzen diren ulertzeko eta zehatzago lan egin ahal izateko —zaila baita informazio hori zelula-kulturetatik edota animaliei buruzko ikerlanetatik lortzea—.
Ikertzaileen ustez, animalien eta test klinikoen ordez gailu hau erabili ahal izango lukete drogak hauteman eta ikerketa toxikologikoak egiteko. Silikonazko mintz porotsua eta malgua du gailuak; zelula epitelialez estalia du alde bat, eta zelula endotelialez, aldiz, bestea, birikaren egitura zelularra imitatzeko. Mintzaren inguruko mikrokanalek aireari edo urari mintzaren inguruan jariatzen uzten diote, eta, hutsa eginez, mintza tenkatu egiten da bizirik dagoen birika baten mintz baten moduan.
Gailua sortu duten ikertzaileek egiazko biriketan gertatu ohi diren prozesu batzuk simulatu dituzte dagoeneko, patogenoekiko hanturazko erantzunak, kasu.

1 comentario: